No cover

Virginie Despentes, Itziar Diaz de Ultzurrun (itzultzailea): King Kong teoria (Euskara language, Elkar)

148 Seiten

Euskara language

Veröffentlicht von Elkar.

ISBN:
978-84-9027-682-2
Copied ISBN!
3 stars (1 Bewertung)

Virginie Despentes, King Kong teoria (Itz: Itziar Diaz de Ultzurrun): Despentes puta, Despentes proletarioa, Despentes punka, heteroaraudiaren bazterbideetatik abiatu, eta haren muinera heltzen da. Patriarkatu kapitalistaren kanpoko zirkulu marjinaletan dabilelarik, zirimola estutuz-estutuz joan, eta hara non begi-begiraino iristen den: XIX. mendean politikoki inposatzen diren genero-ereduen kontrako piztia da King Kong, generoen aurreko kaosa. Ez alferrik, feminitatea hipokrisia hutsa da Despentesentzat, otzan zuria izateko artea, emakumeen neurrira eginiko presondegi bat, eta neurriz kanpoko emakume munstroak sortzen ditu, behar ez bezalakoak, beti zerbaitegi: santuegiak edo putegiak, lodiegiak edo argalegiak, ergelegiak edo argiegiak… horiexek feminitatearen -egiak.

1 edition

Punk estiluan

3 stars

Horrek dakan alde onakin (espontaneidadia), eta txarrakin (erdipurdizkuak justifikatzeko atxekixia). Liburua gustau jatak, eta zati batzuk oso argigarrixak egin jataaz; gauzak beste ikuspegi batzutatik erakusten-eta. Halan be, idea-zaparradan gauza batzuk ondo lotu bakuak begittandu jataaz, King Kong teorixia bera adibidez (txarto ulertu ez badot, momorruan eta neska polittan arteko queertasuna). Zuek ze iritzi?